Kanpaiak
- 2010
- BUSTURIA
Solorako bostortzekoa erabilten eben; asta bi eukazan. Exea bere erabilten eben lurra markau eta tapetako. Baterantza joaten ziranean, markau egiten eban, eta, bueltan, tapau. Areak egurrezkoa eta burdinazko hortzakaz eukazan, eta gastetan ziranean, jo, atera eta zorroztu egiten ebezan. Area ganeko bedarrak askatzeko erabilten zan, eta makinatutakoa apurtzeko edo txikertzeko. Eztoa bere egoten zan lehen. Batzuek narra esaten deutsie eta beste batzuek eztoa. Egurrezkoa izaten zan eta mokilak apurtzeko edo lisatzeko erabilten zan.
Egilea: Labayru Fundazioa
Barriemoileak: Antonio Elgezabal eta Jose Elgezabal
Erakundea: Labayru Fundazioa