• 2012
  • MUNGIA
Volver

Solorako tresnak

 

Bostorratzak gero urten eban, lekukoaren gazte-denporan bostortzik ez zan egon. Urten ebanean, gauza handiak urten ebala pentsau eben, Jesus Maria Jose bendito! Laiatu aurrean, bedarra egoten da eta hak bueltaka-bueltaka atara egiten dau. Bostortzak euki baino lehenago, antxina-antxinako denporetan, kodaineaz ebagiten zan gaineko bedarra eta gero bueltea emon; baina horregaz bostortza esaten jakonagaz dana pasetan zan.

Horrezaz gainera, mokila areek apurtzen eben, eta mokil-trongoak behean lotzen ziranez, tarrantana azaltxu ipini eta mokila ateraten eban. Mokilek urteten ebenean, eztoa pasetan zan. Tarrantanari kakarraldoa bere esaten eutsien.

Euritxu apur bat egin eta hurrengo goizean zuhur-zuhur egon eta sikatu artean joan ezkero, hobeto pasetan zan eztoa, freskuratxuagaz-edo, mokilak bigun-biguntxu egoten ziran eta. Eztoaren gainean baten bat paretan zan pisua egiteko; harriak bere beti ipinten ziran, eta eurak harrien gainean jesarrita eta aita zutunik. Bueltaka eta bueltaka xehe-xehe egiten zan. Gero, mokilak mazutoaz joten ebezan, sotoak egiteko xehe-xehe eginda itxi arte.

 

Informador: Pantxike Elgezabal

Fundaciones: Mungia Udala y Labayru Fundazioa