Benigna joskileagaz ikasten
- 2011
- BEDIA
Goizean kanpaiak joten ziran herrietan, eta Busturian be bai, albakoak. Hamabietan be kanpaiak joten ziran, eta iluntzean be bai. Eguerdikoari hamabietakoa esaten jakon. Hamabietan kanpaiak joten ebanean, baserrikoak, igual, ortuan beharren egoten ziran. Orduan, txapela kendu eta aitearen egiteko ohiturea egoan, Angelus. Inoiz, telebistan be ikusi dau pelota partidu bat egon eta hamabiak joten hasi eta partidua gelditzea kanpaiak amaitu arte.
Barriemoileak: Patxi Bilbao eta Delfina Santamaria
Erakundeak: Busturiko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia