• Edatekoak
  • 2012
  • MUNGIA
Atzera

Etxerako sagardaoa egitea

 

Sagardaoa etxerako egiten zan, urte guztirako. Sagardaoa egiteko, harrizko prensea euki eben ─harrizko basea, eta gero oholezko ontzia. Tornu bategaz sagarra txikertzen eben palankeari bueltak emonda; baina horra sartu aurretik, egurrezko mazoakaz joten ebezan sagarrak. Leku garbian joten ebezan, askotan, narruaren gainean. Orain egiten dan moduan egiten eben sagardoa. Gozoena lehenengo urteten ebana izaten zan, ha mostoa. Gero, zotza kendu eta sagardaoa ateraten eben, orain sagardotegietan egiten dan moduan. Egurrezko barriketan gordeten eben sagardaoa, baina lehenengo irakiten egon behar eban zikinkeria bota arte. Zikinkeria gainetik kentzen jakon apurka-apurka.

 

Barriemoilea: Maria Abio

Erakundeak: Mungia Udala eta Labayru Fundazioa