• 2013
  • ZAMUDIO
Atzera

Sagar-klaseak

 

Sagar-klaseak aitatzen dauz: urtebeteak, sanpedro-sagarrak, sanjuan-sagarrak, santiago-sagarrak −gaur egungo erreinetak−, larrabetzu-sagarrak... Larrabetzu-sagarrak beilegi-beilegiak izaten ziran, eta Gabonetan hondino arboletan egoten ziran, gozoak ziran. Beste berde batzuk be egoten ziran, txikiak. Bedar sikuaren gainean ipinten ziranean, tximurtuta lotzen ziran, baina gozoak ziran.

 

Barriemoilea: Mari Sol Garmendia