• Ume jolasak
  • 2014
  • Zamudio
Atzera

Txapakaz olgetea

 

Txapetan olgetan eben treneko billeteakaz. Txapa bat topau eta lar lodia bazan, trenari ipinten eutsien zapaldu eian, txapea lotu eiten luzeago eta finduta. Horreek detaileak oso markauta lotu jakoz lekukoari; euren dibertigarriak ziran.

Eta gero, trenean etorten zan jenteari billetea eskatzen eutsien; ezpabere, ezin eben olgau. Billetea ez eukanak ez eban olgetan txapetan. Irabazi ezkero, billete asko eukiten ziran; besteak danak trenera karraka ea zeinek billetea emon, hurrengo egunerako eukiteko. Billetea dirua izatea lez izaten zan; txapetan irabazten ebanak billetea irabazten eban. Eskolara dozena erdi billetegaz joaten zana ugazaba zan; ze baeukan nogaz olgau. Ezer ez eukanak begira egon behar!

 

Barriemoileak: Angel Aurre eta Miren Ormaetxea

Erakundeak: Zamudioko Udala eta Labayru Fundazioa

Erlazionatutako Bideoak