• 2017
Atzera

Nekazaritza-lanen egutegia

 

Orduan, neguan hotz handia egiten eban, urtarrilean eta otsailean. Martian hasten zan arean sikatzen; eta orduantxe hasten ziran lurra prestetan: idiakaz makinatu, erre ─behin euria, behin leia, behin edurra; horrek egiten eban lurra erotu eta harrotu─. Apirilean hasten ziran patatea ereiten, satsak ateraten… Maiatzaren lehenengoetarako edo arean lehentxuago hasten ziran artoa eta babea ereiten. San Isidroetarako ereiten ez baziran, lurra sikatu egiten zan eta ez ei zan garaua erneten.

Sanandresetan garia ereiten zan. Artoak erein eta gero, denporatxu bat egoan garia heldu arte, bedarrak sikatzeko, hilabete inguru. Sanjuanetan garia ebagiten hasi behar zan, igitaiaz, ganaduak neguan zer jan eukiteko. Artoa erneten zan orduan, jorratu egin behar izaten zan, ondoko bedarrak kendu eta inguruko lurra ondoratu, artoa etorri eiten. Hor bitartean, erremolatxea eta kalabaza banaka bat botaten ziran; eta artoa batu orduan, hareek ganaduarentzako janaria izaten ziran.

 

Barriemoilea: Maribel Gorostizagoiza