• 2015
  • GALDAKAO
Atzera

Labeaga bonbardatu ebenekoa

 

Labeaga bonbardatu ebenean, zazpi urte egin barik euki ebazan hondino. Aitagaz, amagaz, tia Lorentzagaz eta tio Juan Antonegaz ereiteko soloa labretan ibili ziran. “El lechero” eta “El Abuelo” izeneko abioiak etorten ziranean, Pagatxan egoan fabrikatik sirenea joten eben. Lekukoa-eta itaurren ebilzan, eta aitak eta amak behiak hartu eta Basabeko baserrian sartu ebezan. Izeko-osabak Usansolora doan zubipera sartu ziran. Berau arineketan urten eta errefujiora sartzen joan zan. Errefujioa kanporaino jentea dala egoanez, kaminoaren ganetik saltau eta beheko alderditik sartu zan barrura. Handik hogeta hamar metrora itzelezko bonbatzarra bota eben. Beste baserri baten be bota eben. Hori apirilaren 9an izan zan.

 

 

Barriemoilea: Antonio Zamalloa

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa