Lehen auzoakaz hartu-emon handiagoa
- Zerbitzuak
- 2015
- BERRIZ
Domeketan faltau barik joaten ziran errosariora eleizara. Hatakotzat hartzen eben, ez egoan besterik. Han juntetan ziran lagunak; ha zan danok batzeko lekua. Batzuk ordurako etorten ziran; beste batzuk errosarioa akabauta. Eleizatik urten eta bostetan erromeriarako altaboza hasten zan plazan. Iluntzean akabetan zan. Erromeria hasi eta amaitu joteagaz egiten zan, eta bitartean agarraua egiten eben jantzan.
Barriemoileak: Mari Karmen Lejarza eta Tomas Lejarza