• Jaiotza eta bateoa
  • 2012
  • Mungia
Atzera

Bateoa

 

Lekukoa-eta ume bat bateatzen joan ziranean, abadeak ez eutsen eleizara sartzen itxi. Etxaldean hasi eta oinez joan ziran Busturiraino, euriagaz hondatuta. Letxeruagaz Mañura arte eta Mañutik oinez hara etxera. Eleizara sartuta egon ziran, eta abadeak gogor egin eutsen: umea pekatuan egoala eta eleizatik atoan urtetako esan eutsen. Busti-bustita egozalako sartu zirala esan eutsien lekukoek-eta abadeari, eta barkamena bere eskatu eutsien. Aitaren eta amaren pekatua izan ei zan.

 

Barriemoilea: Maria Abio

Erakundeak: Mungia Udala eta Labayru Fundazioa

Erlazionatutako Bideoak