• 2010
  • BUSTURIA
Atzera

Txirlak

 

Oin txirlerak dagoz, beharrik ez daukienak beste leku baten. Gizarte-segurantza pagau eta urritik martira arte dediketan dira txirlak atrapetan. Gero kumeak egiten dabezanean, galazota egoten da. Bertakoak txirlarik onenak dira, txirla eleganteak. Margolak be badagoz, baina txirlea fina eta elegantea da, gozoa, fina.

Txirlak erraz atrapetan dira, begira. Paseetan, behe ganera begira joan eta begi txikitxu bi ikusiko dira; guk daukaguzan begien modukoak. Bi alkarren ondoan, behearen ganean. Atxur txikitxua bota, eta trak!

Beti ez dira egoten, baina itsasoa garbi dagoanean eta denporea garbi dagoanean klaru-klaru, edozeinek daki atrapetan.

Antxina danak joaten ziran txirlak atrapetan, herri guztia. Lekukoa berau be joaten zan txirlak jateko ganea eukanean. Botak ipini, horra behera joan eta atrapau. Txirlak atrapetako balde txikitxu bat eta atxur txikitxu bat behar ziran.

 

Barriemoilea: Rosalina Iturbe

Erakundeak: Busturiko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia

Erlazionatutako Bideoak