Tostadak noiz egin
- 2013
- BERRIZ
Eleizako sepulturan zamua eukiten eben, eta lohi egoala ikusten ebenean, etxera ekarten eben garbitzeko. Ez eban beti sepulturan egon behar. Mezea pasau eta erretirau egiten ziran. Eleizan zabalean ez ziran egoten, ezpada ze gorde egiten ziran sakristian-edo. Hurrengo eguna jaia bazan, bertan ixten zan, baina domekarik domekara atrilak ez ziran egoten han; erretirau egiten ziran. Atrila esaten jakon kandelak ipintekoari. Abadea pasetan zan sepulturetatik errosarioa errezetan. Dirua botaten zan hara, eta abadeak batzen eban.
Barriemoileak: Milagros Larrazabal eta Milagros Agirre
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Maruriko udala