Jaiobarriak bularragaz hazi
- 2012
- MUNGIA
Uruna ondo zapaldu behar izaten zan, osterantzean, mariposeak urten, gero harrak egin eta galdu egiten zan. Garraztu eta mingostu egiten zan uruna, eta ondo tostauta ez baegoan, arinago. Urte osorako behar izaten eben, taloa egiteko. Batzuek txorizoak, fresko egozan artean, han sartzen ebezan konserbetako. Gero, koipea etorri zan; baina arterago ez egoan koipea erosteko dirurik. Lurrezko kantaro antzekoetan eukiten ebezan txorizoak koipetan. Gero orioagaz bere eukiten ziran, baina hori diru apur bat egiten hasi ziranean etorri zan. Lehenago txintxortakaz egiten eben koipea, txarriaren koipea urtuta.
Egilea: Labayru Fundazioa
Barriemoilea: Juan Angel Garai
Erakundea: Labayru Fundazioa