• 2010
  • BUSTURIA
Atzera

Madariaga eta deskripzinoa

 

Madariaga errentako etxea zan. Etxe deserosoa zan baserrirako, guztiz deserosoa. Terreno onak eukazan, buelta guztian. Hektarea guztiak bueltan. Trenbiderantz beste batzuk daukaz, eta itsasoak be euki ebazan. Basoak urrun egozan, baina terrenoakaz oso erosoa zan; dana euki eban bertan.

Bizimodua bigarren pisuan eukiten eben. Lehenengoan ganaduak; kortak-eta; kolarrak-eta; bedar sikua eta holakoak eukiteko sabaia. Bigarren pisuan eurak bizi ziran. Baldekada urak atera eta bigarren pisura arte eroan behar ziran. Sua egiteko egurrak be bigarren pisura eroan behar ziran. Dan-dan-dana. Txarriarentzako jana egosteko, naboak eta erremolatxak hartu, eta gora eroan behar ziran. Goian egosi, eta behera bajatu osterabere txarriarentzat. Baserrirako deserosoa izan zan. Eta kamarea gorago egoan; gainera, sabai altuak eukazan. Etxe handia zan, baina deserosoa. Behar asko egin beharreko etxea. Beste etxeak bajutxuak izaten ziran, eta dana eukiten eben berereago. Euren etxea antxinako gaztelua-edo izango zala dino.

 

Barriemoilea: Eusebia Zugazagoitia

Erakundeak: Busturiko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia