Konbidadutzea
- 2011
- BEDIA
Umeei bular asko emon izan deutse; beti egoten zan prest bularra emoteko. Amak esne asko euki egian oilo-saldea eta kafesnea emoten jakozan. Oiloa erregalu-modura ekarten zan sarri. Umea jaioteko egoanean, saldea egiten zan, gero amari salda beroa emoteko. Egun batzuetan amak jatekoa jagon egiten eban; gauza garbia jaten eban: porrusaldea, saldea, fideo-zopea.
Barriemoilea: Dionisia Bustinza