Ganadua hazten eben saltzeko
- 2018
- ARRATZU
Etxean ez eben urik euki, argia bai, baina urik ez. Ura gero etorri zan. Barrankon depositu bat egin eben mendiko urak koiuteko, eta ura herrira ekarri eben.
Ordura orduko, labadero bat egin eben Ubegin. Etxean erropak jabonau, eta errekara joaten ziran aklaretan, presa gainera. Orain be labaderoa bertan egongo dala dino, baina tapauta. Bertan harri-losa batzuk egoten ziran eta hantxe joten ebezan erropak. Gero zementoa bota eben, eta haren gainean astintzen ebezan erropak.
Barriemoilea: Josefina Uriarte
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Bediako Udala