• 2010
  • BERRIZ
Atzera

Auzokoen arteko laguntasuna

 

Lehenagoko denporetan gaur egun daukagun baino askoz be tratu estuagoa eukien auzokoakaz. Zeregin askotan laguntzen eutsen alkarri, eta beti egozan laguntasuna emoteko prest: gariak edo irak ebagiten, gari-joteetan, naboak ereiten, satsak ateraten...

Hiru-lau anai hasikoteak egozan etxeetan aitak esaten eutsen nora joan behar eben laguntzen, eta tutik esan barik joaten ziran. Lekukoen esanetan, orain ez dago holakorik, eta gauza tristea da hori.

Laguntzaren ordez, sarritan auzokoak bedar gurkadaren bat, edo norberak behar eban zeozer emoten eutseen.

 

Barriemoileak: Herminia Lazpita eta Klaudio Berrizbeitia

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Berrizko udala