Berak euskeraz ikasi, baina gehienek ez
- Zerbitzuak
- 2023
- BERRIZ
Txarriak arroatan pisetan ziran. Hemengo eta Arabako arroan kilo bateko aldea dago (11,50 kilo Araban eta hemen 12,50). Ganaduakaz erraldea erabilten zan; erraldeak bost kilo daukaz. Karnizeruak ibilten ziran etxerik etxe pisetan eta neurtzen. Zinta bategaz hartzen eutseen neurria, eta gitxi gorabehera kalkuletan eben pisua. Atzeari be begiratzen jakon, okelatsuak ziran ikusteko.
Barriemoileak: Victor Orue eta Jose Luis Orue