Euki eben komunean justu-justu lagun bat kabiduten zan. Alturea eukan, eta egurrezko taula sendo baten zuloa eginda. Hara gora igonda egiten ebezan beharrak. Hondakinak txiza-pozura joaten ziran. Orain be txiza-pozua eta komuna leku berean daukiez ipinita. Txabola moduko bat zan.
Norbera garbitzeko, lehen ez egoanez dutxarik ez ezer, balde edo palangana baten dutxetan ziran. Ura berotu egiten eben. Txapearen ondoan depositu bat eukien brontzezko txorrotagaz; eta, jeneralean, sua biztuta egoten zanez, ura berotu egiten zan. Depositua hutsitzen zanean atzera beteten zan beti ur beroa eukiteko. Txorrotaren azpian palanganea ipinten zan eta handixik.
Uda partean, ostera, errekara joaten ziran. Presea egon zan errekan. Aitak eta amak siestea egiten eben bitartean joaten ziran.
Barriemoilea: Hilario Alkorta
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Berrizko udala