Ama bendejea saltzen Bilbora
- 2013
- ZAMUDIO
Erlauntza asko berak egindakoak dira baina gaur egun erosi egiten ditu, ze lan handia daukie eta danera ez da heltzen. Kaxa bat izaten da, berak normalean pinua, abetoa, erabilten dau; insignis pinuak baino pisu gitxiago daukalako eta iraun be denbora gehiago irauten daualako, ez da hain arin usteltzen. Barruan bizilagunak dagozanez, ezin jako tratamenturik emon, linazi-olioa bakarrik eta pinturea ganetik. Beste tratamentu bat izaten da parafina beroan sartu, parafina horrek tapatzen deutsiezelako poroak eta pila bat irauten dau. Baseak eta kanpoan dagozanez, beti usteldu egiten dira eta, halanda guzti be, urte pila bat irauten dabe baina beti dago barriztau behar dan materiala. Kaxa hori karratu-karratua be ez da izaten, 43x51ko tamainua dauka eta tamainu hori estandarra izaten da.
Informador: Valentin LLona
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa