• 2008
  • MARURI-JATABE
Volver

Ogia eta zaperoa

 

Orduan San Lorentzoetan indaba lapikokoa eta garbantzua egiten ebezan, bakoitzak gura ebana aukeratzeko, eta gero gisadua; gura zan beste. Ogi baltza, egoten zanean, eta gitxi; ostean taloa jaten eben. Orduan jaietarako, bai Santa Kruzetan eta bai San Lorentzoetan ogia egiten eben gari-urunagaz. Santa Kruzetarako etxe aurrean eukiten eben artoa goizeti ereinda, eta handik hartutakoagaz labasua egiten eben, ogia egiteko. Gero ogia erosten hasi ziranean, ez egoan hori egin beharrik.

Ostantzean artoa akabetan zanean, gari-urunagaz zaperoa egiten eben. Zaperoa, taloaren modukoa zan baina gari-urunagaz eginda. Lekukoak zaperoa jan dauala ez dira urte asko, Persikoan nabegetan egon danean.

 

Informador: Jose Amezaga

Fundaciones: EJ-GV, Bizkaiko Foru Aldundia, Labayru Fundazioa y Maruriko udala

Videos Relacionados