Ilbehereari gauza askotarako begiratzen jako: podatarako, haziak ereiteko... Podak-eta ilbeheran egin behar dirala esaten dabe; baita haziak ipini bere: piperra, tomatea, kipulea, berakatzak... Txarria hilteko bere ilbeherari aditzen jakon antxinako denporetan. Ur hilak bere esaten jake. Ur biziak txarrak izaten dira behar horreetarako, ilgora; jeneroa galdu egiten dala esaten da.
Informador: Pantxike Elgezabal
Fundaciones: Mungia Udala y Labayru Fundazioa