• 2020
  • MALLABIA
Return

Eskolan maistren zigorra

 

 

Lehenagoko zigorra jotea zan. Berak ez dauka akorduan jo egin ebenik, baina Mallabian zeozer bai. Maisua salamantinoa zan eta ez ekian euskerarik bape. Baserritarrei parkatzen eutsen bakarra berandu iristea zan, baina aditzak txarto esatea ez. Berak ezin ebazan aditzak ikasi ezelan be, eta txarto esatearren bost makilakada buruan eta beste bost ipurdian emoten eutsezan. Lehenago gogor joten eben. “La letra con sangre entra” esaten eutsen. Ikasten joateko gogoa be kendu egiten jaken.

 

 

Informer: Jose Antonio Gisasola "Zelai"

Foundation: Labayru Fundazioa