• 2013
  • AMOREBIETA-ETXANO
Return

Erreginea ateratea

 

Erreginea aterateko, errazena erlauntza erdibitzea da, zati bi egitea da. Apurka-apurka atera behar da barrukoa: lehenengo umeak daukiezan panalak, gero janariarenak… Zatietako baten erreginea lotuko da, eta bestea bape barik. Erreginea ez dagoan lekuan argizaria daukien koadroak itxi behar dira; eta erreginak itxitako arrautzak badaukaz, handik erleek beste erregina bat ateraten dabe.

Handik dozena bat erregina jaiotzen dira. Lehenengo jaiotzen dan erreginak besteak hil egin ditu, ze danak batera jaiotzen badira, burruka bat egoten da edo igual hasten da erregina bakotxa bere kortea egiten; eta, orduan, erregina barik lotu zeintekez.

 

Informer: Valentin LLona

Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa