Txinparta taldea
- 2014
- BILBAO
Lau urte eukazanean, amagaz eta anaia txikiagaz behi bat erasten joan zanean pasautakoagaz eskarmentua hartu eban.
Behi bati zazpi kuartillu-esne erasten eutsiezan egun guztietan. Egun baten, ama behi hori erasten joan zan. Pentsau be ez eban egin behiak erroak urrututa eukiko zituanik. Ama paparrean jo eban, bular-bularrean, eta inkauta itxi eban atzeko sats-piloan.
Informer: Andres Lakarra