![Santa Marina jaietan atxurra botatea](https://i.ytimg.com/vi/Tuwruk93byI/mqdefault.jpg)
Santa Marina jaietan atxurra botatea
- 2018
- ARRATZU
Zerbitziora 21 urtegaz joan zan, eta bertan urte bi egin ebazan. San Fernandora, Cadizera, joan zan. Kuartelean instrukzinoak ikasten 3 hilebete egin ostean, Cartagenara bialdu eben, barku batera. Han beste 21 hilebete egin ebazan. Haregaz barkuagaz leku asko korridu ebazan, mediterraneo guztia eta Kanariar irlak. Gabonetan-eta baino ez eben baimena eukiten etxera joateko. Batzuetan hilebete egiten eban etxean, beste batzuetan hile bi.
Barriemoilea: Felipe Iriarte
Erakundea: Bizkaiko Foru Aldundia