• Herriak
  • 2015
  • Galdakao
Atzera

Usansolo izena

 

Usansolok esan gura dau: uzan + solo. Uzana da “sanguijuela”. Orain sangria egiten deutsue, baina lehenago ipinten ziran odola aterateko, eta puztu egiten ziran. Barearen antzeko zer batzuk dira, eta zuloa egin barik txupau egiten dabe odola. Hazi egiten ziran. Horreek dira uzanak. Eta han soloren bat, arloren bat egoten zan horreek agertzen zirana eta horregaitik da Uzan+solo, Usansolo. Baserrian be solo guztiak eukiten ebezan bautizauta: Bekosolo, Goikosolo, Erdikosolo… Eta hortik dator izen hori. 

 

 

Barriemoilea: Bizente Zelaia

Erakundeak: Busturiko Udala eta Labayru Fundazioa

Erlazionatutako Bideoak