• 2020
  • DURANGO
Atzera

Tripakiak jaten jente asko eurenera

 

 

Ondoen-ondoen tripakiak egiten izan dauz. Jente dotorea etorten ei zan Durangotik berak eginiko tripakiak jaten. Gaur, makinek sustantzia guztia kentzen ei deutsee tripakiei, lar garbi dagoz; baina lehenago eskuz egiten ziran, eta hareexek ziran sustantziadun tripakiak. Durangoko mataderoan andra bat egoten zan egunero eskuz tripakiak garbitzen.

 

Aste guztietan hamar-hamabi kilo tripaki ipinten ebazan. Karnizeruak ekarten eutsezan eta sano garbia ei zan. Ondo egosi behar ziran, eta saltsea egin txorizeru sikuakaz. Piper txorizeruak beratu, eta zartaginean kipulea, berakatza eta pipermina ondo egin eta pasau egin behar izaten zan. Urte guztian jaten ziran, faltau barik.

 

 

Barriemoilea: Natividad Bilbao Onaindia

Erakundeak: Zuztarretatik Ahora eta Labayru Fundazioa