• 2017
  • ATXONDO
Atzera

Pinuaren erabilerea

 

Edozein basotara begiratzea baino ez daukagu, eta dana berde-berde ikusten badogu, insignis pinua dan seinale. Monterrey-ko pinua be esaten deutsie. Insignisa da ikaragarri hasten dalako eta eder egiten dalako, baina ez dau hain zur ona emoten. Gaur egun erabilera ugariak ditu, baina inportanteena oraindino be papela egiteko pastea da. Horregaitik ditugu Durangon-eta papelerak esaten deutsaguzanak. Papela pinutik ateratzen da. Pinus radiata dauka izen zientifikoa, baina insignis esaten jako, insignia-edo dalako. Bestela ez da egur ona, erretxina askokoa bai. Ondo landu ezkero eta ondo tratau ezkero, estrukturetako be gehiago erabilten da.

 

Barriemoilea: Jesus Eguzkiza

Erlazionatutako Bideoak