• 2012
  • MUNGIA
Atzera

OInez ikastea

 

Umeak oinez ikasteko, egurrezko taka-takak egoten ziran, baina berak azkeneko umeakaz bakarrik ezagutu dauz, artean ez. Gitxi-gitxik eukiten eben, etxe aurrerik bere ez zan egoten-eta. Suetean jarlekuak trabes alkarri lotuta ipinita ikasten eben umeek oinez. Minik egin ez egiteko moduan ipinten ebezan jarlekuak. Umeari kazuelea edo tapea emoten eutsien koilara bategaz, eta umea horreekaz zaratea egiten ibilten zan jarleku artean. Horregaz entreteniduta egoten ziran. Umea zutundu egiten zan eta holan ikasten eban oinez. Gero, bikotxentzat taka-takea euki eban.

 

Barriemoilea: Maria Abio