• Etxeko abereak
  • 2007
  • BERRIZ
Atzera

Oiloak hil eta lumak aprobetxatu

 

Oiloak-eta eurek hilten ebezan etxean. Batzuek kutxiloaz hilten ebezan, eta beste batzuek azkoreaz. Aititak oiloa trangaderearen gainean ipini eta azkoreaz hilten eban.

Lehen eskuz lumatzen ebezan oiloak. Almuadak egiteko aprobetxetan ebezan lumak.

Ez zan fazila izaten oiloak lumatzea. Denporea behar da. Lehenengo luma luzeak kendu eta bota egiten ziran; hareek ez ziran aprobetxetan. Luma motzak aprobetxetan ziran, finak eta bigunak ziranak.

 

Barriemoileak: Markos Azpitarte eta Mari Argoitia

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Berrizko udala

Erlazionatutako Bideoak