• 2008
  • MARURI-JATABE
Atzera

Oilo saldea eta bisitea

 

Umea euki dauan amari, indarrak hartzeko, oilo-saldea emoten jakon hartzeko. Lehenengo eta behin, saldea oiloaren kaderatxuakaz, hego-puntakaz eta sameagaz egiten zan, koipe gitxi eukanagaz, gatxik egin ez eion. Antxinako gauzak! Hurrengo egunetan hasten ziran oilo zatiren bat be emoten.

Amak familia izaten ebanean beti hilten zan oiloa. Zortzi egunetan-edo oilo-saldea hartzen eban. Orduan amari bisitea egiten eutsien familiako eta auzoko andrek, eta opariak eroaten eutsiezan: oiloa, txokolatea... Horixe zan lehengo ohiturea.

 

Barriemoilea: Felisa Larrazabal

Erakundeak: EJ-GV, Bizkaiko Foru Aldundia, Labayru Fundazioa eta Maruriko udala