• 2007
  • BERRIZ
Atzera

Ogigaztaia eta katamixarra

 

Ogigaztaia txikia eta gorri-gorria da, eta papar zuria dauka. Benenoa ei daukie horreek. Arratoien estilokoak dira, apur bat gorrixkagoak.

Beste bat katamixarra da, honek buztana luzea dauka; gorria da eta paparra zuria dauka honek be. Horreek haginka egin ezkero, okerrak dira.

Harrapetea gatxa izaten da. Basakatua, barriz, inguru horreetan ez da asko ikusten.

Ogigaztaiak harrapetan dauan guztia jaten dau, zein txitak, zein konejukumak. Zulo txiki-txikietatik sartzen dira, estututa paretan dira. Bizkorrak dira. Etxetik aldentzeko gomazko zapatak erreten ziran; usaina botaten ebelako.

 

Barriemoilea: Hilario Alkorta

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Berrizko udala