• 2011
  • NABARNIZ
Atzera

Ogia labako suan

 

Labako sua astean behin egiten zan, zortzian behin. Ogia egiteko lebadurea, txantxadurea, erabilten zan. Ha aurreko oretik gordeten zan apur bat, taza baten. Haregaz ogia jagi egiten zan, ha barik ezin ogirik egin.

Gero uruna eralgi egiten zan baheetan. Morokila egiteko bahea edegiagoa izaten zan, uruna arinago pasetako. Ogi zuriagoa egin gura ezkero, bahearen sarea finagoa izaten zan. Hantxe bezperan uruna eralgi.

Orea prestetako, txantxadurea ur epelagaz birrindu egiten zan. Gero orearen erdian sartu, eta harek altzetan eban ogia laban, jagi egiten zan. 

 

Barriemoilea: Basilisa Zabalgojeaskoa

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa