![Durangaldeko dantzen izenak](https://i.ytimg.com/vi/rR54yU4T8Wo/mqdefault.jpg)
Durangaldeko dantzen izenak
- 2013
- BERRIZ
Plazan bertan beti olgetan eben arbolara igoten. Goiz-kereizea noiz heltzen zan eta hori danori be jakiten eben. Kereiza batzuk goizago heltzen ziran eta eurak baekien noiz heltzen zan goiz-kereizea eta han ibilten ziran arbolara igon, kereizak batu, hartu eta jan. Neskak eta mutilak ibilten ziran horretan. Neskak gehiago ibilten ziran orriak eta lorak batzen, etxe-andraka moduan. Alberja bat egoan uragaz plazan, zelai alboan, eta neskak han ibilten ziran alberja inguruan euren bedarrakin etxe-andraka olgetan eta eurak arboletara igoten gehiago.
Barriemoilea: Jesus Eguzkiza
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa