• 2014
  • MUNDAKA
Atzera

Marrauen jazkera

 

Marrauen jantzia: praka zuriak, alkondara zuria, abarketakaz antxina eta orain oinetako zuriak; gero gona bi, bat kokotetik garriraino, eta bestea garritik ia oinetaraino. Buruan almohada-azala daroe puntilakin eta kolorezko painelu bat. Painelua etxekoa izaten zan eta painelu horreri esker ezagutzen eben barruan joian marraua zein zan.

Eurak hori baekielez, aldatu egiten eben painelua. Euskeraz egiten eben beti, eta falsetean, ez igarteko ahotsa. Eta ibilkerea be beste era batera egiten, ze batzutan ibilkereagaitik bakarrik, jenteak ezagutu egiten zaitu.

 

Barriemoilea: Angel Gondra

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa