• 2017
Atzera

Mariren gainekoak

 

Aititak eta amamak Mariren kontuak kontetan eutsiezan. Marik idi gorriak eukiten ei ebazan. Itxinatik Anbotora pasetan zan ginarrearen gainean, gauez beti. Baten, batzuk, kandela bedeinkatuagaz sartu ziran Anbotoko koba barrura. Barruan, idi-pareja gorria egoan buztarrian, eta, berau alboan, hatxaren gainean jarrita orrazten. Esan ei eutsen jausi jakezan kandela-negarrak altzau ezean, ez ebela handik bakez urtengo.

 

Barriemoilea: Santiago Canales

Erlazionatutako Bideoak