• 2016
  • Arratzu
Atzera

Maiatz Pazkoak

 

Maiatz Pazkoak Aste Santua zelan datorren, halan izaten dira. Ez dauka egun fijoa. Inoiz maiatzean barik, apirilean izan dira.

Maiatz Pazko domekan izaten da meza nagusia, eta hirugarren Maiatz Pazkoan, martitzenean, herriko arimen eguna izaten da. Egun horretan mezatara joan, eta gero, tabernan bazkaltzen dabe danek. Bertoko patroia San Tomas da, baina neguan danez, bertoko jaia Maiatz Pazko izan da beti.

 

Barriemoilea: Josefina Uriarte