• Jatekoak
  • 2017
Atzera

Kirikinausia

 

Danetik egozan kirikinausiak. Basoetan egoten zan harriagaz egineko erredondo bat zan. Gaztainea etxera ez eroatearren, han sartzen zan, kirikiño eta guzti. Tertzioan joan, kirikinausian garaua apartau, eta gaztainea etxera ekarten eben, zakuan. Inguru guztia gaztainea zan lehenago. Txikerra zala, haizea egiten ebanean, hainbat lagun joaten ziran zakuak hartuta gaztainetan, ardiak eta basurdeak baino lehenago, hareek be jaten eben eta.

 

Barriemoilea: Ignazio Aranburu

Erlazionatutako Bideoak