• Herri-basoak
  • 2017
Atzera

Irak batzen aitagaz basora

 

Goizean goizetik joaten zan aitagaz iretan basora; gurdian kargau eta etxera ekarten eben. Egunik gehiena pasetan eben horretan; bederatzietan basora heldu eta laurak barik ez ziran bueltetan etxera. Irea aurreko egunetan ebagita egoten zan. Munduak daukazan biderik txarrenetatik etorten ziran idiakaz. Aita aurretik joaten zan, eta berak gurdiari eusten eutsan, tranguetan jausi ez eiten. Puntal bat erabilten eban laguntzeko.

 

Barriemoilea: Maribel Gorostizagoiza

Erlazionatutako Bideoak