• 2013
  • ZAMUDIO
Atzera

Hilak trenean ekarri Bilbotik Deriora

 

Trenak Bilbotik Deriora hilak ekarteko aparteko bagoiak eukazan. Bilboko kanposantua Derion egoalako. Trenetik bajatu eta eskuz gurdi batzuetan eroaten ebezan Derioko kanposantura. Bilbon trenera karroan kaballoakaz eroaten ebezan: enterruaren kategoria zein, kaballoak hobetotxuago edo txartxuago jantzita. Bilbon hilen tokia egoan, almazen antzekoa. Goizeko trenean ekarten ziran, egunero ordu baten.

 

Barriemoileak: Emeterio Urkiza eta Fulgencio Llona