• Garia eta artoa
  • Elikadura
  • 2017
Atzera

Garia kaxan gorde

 

Garia kaxatan egoten zan gordeta. Abuztua baino lehenago dana prest egoten zan, eta bertan gordeten zan hurrengo urtera arte. Aurreko urtekoa akabau arte, ez zan barririk hasten. Gariaren garauak siku egon behar eban errotara eihoten eroateko. Siku ez baegoan, eihokeran masa moduko bat egiten zan harri bien bitartean, eta errotariei ez jaken gustetan. Garia eralgi egiten da, azala edo zahia kendu egiten jako. Bigarren azalari birzahia esaten jako, gaurko integrala dana; eurek tremesa esaten eutsien. Hori bigarren egunean-edo, zapatu-domekan, jaten zan. Ogia oraindo guriegi, bigunegi egoten zan, eta horregaitik jaten zan tremesa. Labean ordu erdi gehiago itxi ezkero, lar erreten zan eta gero eguazten edo eguenerako sikuegi geratzen zan. Orduan azala erreta egon arren, mamia bigun, umel, ixten zan, gero astean lar sikatu ez eiten.

 

Barriemoilea: Maribel Gorostizagoiza

Erlazionatutako Bideoak