![Ikastolak](https://i.ytimg.com/vi/XCR1bJP4f6s/mqdefault.jpg)
Ikastolak
- 2014
- BILBAO
Elbira Zipitriak Donostian eukan ikastolea, Oriokoa zan baina Donostian eukan. Guda ondoren, Sarara erbesteratu zan, eta gero handik etorrita, barriro ikastolea zabaldu eban. Talde bi eukazan: goizean taldetxu bat eta arratsaldean beste bat. Goizean nagusitxuagoak ziran, zortzi-bederatzi urtekoak; eta arratsaldean sei-zazpikoak. Gero, kolegioetara joaten ziran. Horreek lehenengo urteak izaten ziran.
Barriemoilea: Mari Angeles Garai
Erakundeak: Bilboko Udala eta Labayru Fundazioa