• Erastea edo jastea
  • 2014
  • Zamudio
Atzera

Behia erastea

 

Behia, txahala egin barritan, hiru biderrez erasten zan errapea apur bat bigundu artean edo martxan ipini artean; gero bitan: goizean zortzirak inguruan edo lehentxuago be igual, esneak eroan egin behar izaten ziran eta; eta kamioia etorten bazan, segun zer ordutan etorten zan.

Erasten hasteko, errapea garbitu egiten jaken eskuaz edo zakuaz. Orduan zakuak egoten ziran onak; orain plastikuzkoak dagoz eta horrekaz ezin lei garbitu. Gero esne apur bat eratsi eta euren esneagaz beragaz. Edozelan be, txahala egin barritan, errapea asko busti behar izaten jaken, ze gogor eukiten eben. Errapea gogor euki ezkero, esnea bajatu artean edo bigundu artean, asko egin behar jaken.

Behiak kortan egoten zan hiru hankako aurki txiker baten jesarrita erasten ziran. Beti egoten ziran kortan bat edo bi, txikerrak. Etxean eginekoak izaten ziran. Beti zelaian egon eitezan, aurrean hanka bi eta atzean bat eukiten zituen. Lau hankakoak, azpiagaz-edo, desbardin lotzen ziran.

 

Barriemoilea: Daniel Leguina

Erakundeak: Zamudioko Udala eta Labayru Fundazioa

Erlazionatutako Bideoak