• 2014
  • MUXIKA
Atzera

Auzunea

 

Auzunean zazpi bizitza dagoz, bost etxe dagoz eta bi bizitza bikoak dira. Jente piloa bizi izan zan han. Beti baserritik, ze kaminorik be ez zan egon. Hiru etxeetakoak esnea saltzen eben eta hara behera, kaminora bajatu behar izaten ziran. Hantxe egoten ziran. Basea baino ez egoan, biderik be ez zan egoten, basatzan beti gora eta behera. Ura 1953an ekarri zan etxeetara eta argia beti euki dabe. Bera 1946an jaioa da.

 

Barriemoilea: Imanol Enbeita

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa