• 2011
  • ZEANURI
Atzera

Artzain txabolearen barrukaldea

 

Txabolea pastorearentzako zan, pastoreak barruan behar eta lo egiteko.

Txaboleak ate txikitxo bat eukan eta makurtuta sartu behar izaten ziran barrura. Barruan lo egiteko egurrezko baranda batzuk eukiezan eta azpian ginarra basoan ebagi, eta ha ipinten eben. Ganean zaku batzuk ipini eta manta bategaz han egiten eben lo. Orain literak eta guzti daukiez.

Orduan txabolan ez eukien ez urik, ez argirik, ez ezer. Beheko sua eukiten eben. Txabola txarrak ziran.  

 

Barriemoilea: Enrike Etxebarria

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa

Erlazionatutako Bideoak