Aitak 21 urte egin ebazan Ameriketan
- 2018
- BUSTURIA
Ardaoa Bilboko alondegitik ekarten eben tabernara. Ardao baltza zaragietan ekarten eben, eta ardao zuria garrafoietan. Ardao zuriak erre egiten dau zaragia. Tabernan jarroak egoten ziran ardaoa botateko, eta handik txikitoz serbiduten zan eperdi lodia eukien basuetan. Zaragitik jarrora botaten zan. Zaragiak mahai bat eukan kaidiagaz, hutsitu eiten eta behean kargetako. Zaragia narrua da, ganaduaren narrua.
Barriemoileak: Edurne Ayarza, Floren Urrutia eta Patxo Zabala
Erakundeak: Zamudioko Udala eta Labayru Fundazioa