Kumak arotzak egin
- 2012
- MUNGIA
Orduan bertso asko egiten zan tabernetan. Geldo aldekoek famea eukien; bertso onak botaten zituen. Solondoko Baltzak madren artea euki eban bertsoak botaten. Hondino memorian dauka haren bertsoa: “Zubietan jaio eta Zubietan hazi, Solondora joan eta Solondo erosi”. Gaur izango balitz lez akordetan da. Beste bat jatorko burura: “Bata da Bustamante eta bestea Batiste, handik paraje dago Santos Oleabe”. Batzuk memorian lotzen dira. Hirugarren bertso bat be botaten dau: “Hau dok subertea berez eukiteko, Luziano Atxutegik nobia topetako”. Solondokoek madren artea euki eben.
Barriemoileak: Juan Arostegi eta Eugenio Rola
Erakundeak: Zamudioko Udala eta Labayru Fundazioa