Estraperloa
- 2019
- BAKIO
Uraska dauka izena han harrizko askea egon zalako. Orain urtebete kendu dabe. Galdakaoko kanteretatik harria eroaten eben idiakaz Barakaldoko Altos Hornos-sera. Idiek harrizko askako ura edaten eben. Goian iturria dago eta hara ura etorten zan idiei ura emoteko. Beste aska bat be badago: Askarri. El Gallo pasau eta Erletxetarantza goazela hondino han dago askea.
Barriemoilea: Antonio Zamalloa