Atorrak eta marrauak. Esanahia.
- 2014
- MUNDAKA
Euren etxean bizi ziranak errentadoreak ziran; erdaldunak. Lekukoa-eta txikitxuak ziranean joan ziran euren etxera biziten. Eurakaz ikasi eben erderea. Baranbiokoak ziran. Eskolara hasi orduko, erderea jakin eben defendiduteko moduan. Ostean, etxean, beti egiten eben euskeraz. Orduan, herrian be, euskeraz egiten zan, baina handik eta urte gitxi barru, erderaz asko. Jente asko etorri zan kanpotik, eta eskolara be hareekaz batera joaten ziran. Eskolatik urtekeran be asko erderaz egiten eben.
Barriemoilea: Gerardo Barrena
Erakundeak: Zamudioko Udala eta Labayru Fundazioa